Gure hotelean erreserbatu
%10eko deskontua gure web orrialdean zuzenean erreserbatuta
Larrañaga Hotela Gipuzkoako bihotzean kokaturik dugu, Urrestillan, Azpeitiako herritik 3 Km-ra eta Loiolako Santutegitik 4 Km-ra.
Hotela oso ondo komunikatuta dago errepidez kostako herriekin (Zumaia, Getaria eta Zarautz) eta Euskal Herriko hiriburuekin, Donostia, Gasteiz, Bilboo eta Iruñea.
Hotelak 8 logela ditu, denak modu desberdinera apainduta, guztiei bere pertsonalitate bakarra eskainiz. Establezimendu moderno baten erosotasun guztiak eskeintzen ditugu, gela guztietan doako WiFi-a, telebista, aire girotua, berogailua etab. aurkituko dituzularik. Honez gain, hotelak egongela dauka, billar frantsez mahaiarekin, baita kafetegia, terraza eta euskal sukaldaritzako jatetxea ere. Kanpokaldean gure doako aparkaleku pribatua eta haurrentzako parkea aurkituko dituzu. (Ezagutu gure jatetxe-hotela gure argazki galerian.)
Bai hotela bai jatetxea elbarrientzat egokituta daude, Kalitate Turistikoaren ziurtagiria jaso dutelarik.
Zure inguruneko norbaitek gure hoteleko egonaldiaz goza dezatzea nahi izan ezkero, Opari Bonu desberdinak ditugu. Deitu lasai eta informatu inolako konpromisorik gabe.