Skip to main content
basilika loiola azpeitia

Loiolako basilika, Azpeitian

flynch zumaia

Flynch, Zumaian

sanjuan de gaztelugatxe

Gaztelugatxe

hotela donostiatik gertu

Donostia

    Turismoa Gipuzkoan zehar

    Zer bisitatu Azpeitian eta inguruko herrietan

    Hotel Larrañaga Gipuzkoako erdigunean kokatzen da, Azpeitian, honek bisitariei probintziako herri xarmangarrienak ezagutzeko aukera aparta eskaintzan diolarik. Bilboko aeroportutik ordubete baino gutxiagora, inguruko errepide eta autopistekin koneksio oso ona du.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu hotelean zein ibilbide eta plan egin daitezkeen inguruan, bai Gipuzkoan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Azpeitia

    tren museoa azpeitian

    Azpeitiko hirigune historikoan monumentu ugari nabarmentzen dira, Soreasuko Sebastian parrokia bezala eta Bakardadeko kapera, Enparan dorretxea, Madalenako ermita eta ospitalea, Antxieta jauregia edo Garbigunea. Loiolan Santutegiarekin aurkitzen gara, San Inazioren etxearekin eta basilikarekin. Azpeitian ezagunak dira Euskal Burdinbidearen museoa eta EKOETXEA ingurumenaren museoa, hau Loiolan kokaturik dagoela.

    Azkoitia

    Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean. Besteak beste, Insausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea, eta Jasokundearen parrokia osatzen dute multzoa. Aristide Cavaillé-Coll handiak egin zuen azken organo erromantikoa (1898) parrokian ikus daiteke.

    Zestoa

    Zestoako erdigunean nabarmentzekoak dira Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du. Hemendik gertu bi aztarnategi arkeologiko garrantzitsu daude: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa. Haitzuloa itxita dago baina kobazuloaren erreplika ikusgai dago, Ekainberri museoan.

    Zumaia

    hotela zumaiatik gertu

    Balio geologiko itzela duen itsaslabarra du Zumaiak, higadurak sortutako kareharri eta hareharri xaflaz osatutako Flysch izeneko fenomeno bereziari esker. Zumaia, Deba eta Mutriku arteko kostaldean zutik geratu ziren geruzetan lurraren historiaren zati eder bat kontatzen duten sedimentuak daude bistan, zehazki 60 milioi urteko informazioa. Hauxe da Zumaia, Deba eta Mutriku herriek osatzen duten lurraldeak 2010ean Euskal Kostaldeko Geoparke izendapena lortu izanaren arrazoi nagusienetako bat. Bere hainbat kale eta ondartzek "Juego de Tronos" eta "8 apellidos vascos" bezalako filmazioak ezagutu dituzte.

    Getaria

    getaria txakolina

    Getaria itsasbazterreko herria da, Juan Sebastián Elkano itsasgizonaren jaiotze-herria dugu, hau munduari bira eman zuen lehen gizona izateagatik delarik ezaguna. Ohiko bisita turistikoa da Euskadiren barruan. Ospetsuak dira parrilan erretako arrainak prestatzen duten jatetxeak eta inguruko mendietan lantzen den sor-marka duen ardo zuria, hau da, Getariako Txakolina. Bere hondartza amaieran itsas ondotik Zarautz-era zuzenean eramango zaituen 4 km-eko pasealeku bat aurkituko duzu.

    Zarautz

    zarautz

    Zarautzeko erakargarriena da, zalantzarik gabe hondar fineko hondartza da, Euskadiko luzeena eta Kantauri itsaso guztiko luzeenetako bat. Hondartza ezaguna da, ez bakarrik, Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako herritarren artean, baizik munduko txoko guztietako bisitariak jasotzen ditu: familiak umeekin, bikote gazte eta zaharrak eta, noski, mundu osoko surflariak ere. Zarautz-ek eskaintzen dituen bista zoragarriez gozatzeko Santa Barbarako begiratokira igo zaitezke.

    Oharra: orri honetan agertzen den informazioa eta argazkiak www.urolaturismo.eus web orrialdetik hartuak. Web orrialde honetan Urola Bailarako informazio gehiago ikusi dezakezue.


    Larrañaga hotela, euskal hiriburuetatik hurbil

    Azpeitiak garraio publiko ona du eta Gipuzkoako erdigunean kokatuta izateak, Euskal hiriburuekin konexio bikaina izatea eragiten du, honela ez dago autoaren mende egon beharrik turismoa egiteko orduan.

    gipuzkoa igeldotik

    Donostia

    A8 autobidea erabiliz: Azpeititik 40 min.

    bilbo museoa riatik

    Bilbao

    A8 autobidea erabiliz: Azpeititik ordubetera

    hotela gasteiztik gertu

    Gasteiz

    AP-1 / E5 autobidea erabiliz: Azpeititik ordubetera

    Urrestilla errepidea z/g
    20730 AZPEITIA, Gipuzkoa
    943 81 11 80
    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

    © Hotel Larrañaga - Dokumentazio legala - Web mapa